Orrialde:Maister 1757.djvu/296

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Ezi nuiz ere gizonak berauri plazer egiten beitü, ordian zuri desplazer egiten dizü: nuiz ere gizonen laidoriuen unduan hatsalbotürik juaiten beita, ordian egiazko bert...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:10, 12 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezi nuiz ere gizonak berauri plazer egiten beitü, ordian zuri desplazer egiten dizü: nuiz ere gizonen laidoriuen unduan hatsalbotürik juaiten beita, ordian egiazko berthütiak galtzen zitizü.


III 40, 5. Egiazko gloria, eta boztario saintia düzü, zütan, eta ez bere büriatan glorifikatzia; zure izen saintian, eta ez bere berthütian alageratzia; eta kreatüratan batetan ere, zure amurekatik baizik, plazerik ez hartzia.

Biz zure izena laidatü, eta ez enia; biz zure obra hanitx pheretxatü, eta ez enia; biz zure izen saintia benedikatü, eni aldiz eztakidan gizonen laidoriuetarik batere eman izan.

Zü zira ene gloria, zü ene bihotzeko boztariua.

Zütan glorifikatüren, eta boztüren nüzü egünak diraieno; nihaurtzaz dena bezanbat aldiz, ez batere ene flakezietan baizik.


III 40, 6. Txerkha beze jüdiuek alkharganiko gloria; nik Jinkuaganik dena baizik, eztit txerkhatüren.

Ezi gizonen gloria oro, uhure thenporala oro, mündü huntako goratarzüna oro, zure gloria eternalareki