Orrialde:Lopez 1782.djvu/297

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: sabelian bekatu orijinaletik xahathia izan zuzun; biskitharthian hain penitenzia garratzik egin dizi; nik, arren, zer egin behar dut hainbeste bekatu egin onduan, eztituda...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:40, 12 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<296>

sabelian bekatu orijinaletik xahathia izan zuzun; biskitharthian hain penitenzia garratzik egin dizi; nik, arren, zer egin behar dut hainbeste bekatu egin onduan, eztitudanaz geroz ez ezagutu, ez heendako behar bezala penitenziarik egin? Ordian Demoniua errabiazionian nola Seinda hark zien alde batetik hainbeste umilitate, beste aldetik hainbeste fidainxa Jinkoatan, erraiten zirakozun: zirela maradikathia eta direla maradikathiak zu hain untsa eskolatu zitustenak; etziakizut nuntik zu xerka: apaltzen bazitut zure ezdeuztarzunaz orhitaraziz, altxatzen zira Jinkoaren miserikordian zure esparanza ezarris; aldiz, altxatzen bazitut urgulusko tentazionez, jeuzten zira Ifernu zolarano eta artekan zure parrak nitan igaraiten tuzu. Hantik harat pausian uzten zizin Demoniuak, zeren ikusten baitzien haren intseu guziak garaitzen zithiela. Horra nola behar dugun guk ere egin: alde batetik uken anitz mesfidainxa eta beldur, beste aldetik anitz fidainxa, eta bozkarioz; gure beithan batere ez fidatu, Jinkoatan, aldiz, anitz. Bi lekzione horiek —ziozu gizon Seindu batek— Jinkoak egun oroz bere Hautathier egiten thiela, bata gure bekathiez orhitzia eta besthia goguan hartzia Jinkoaren huntarzunaren, zoiñek hain amoratsuki barkatzen baiterauskigu.