Orrialde:Maister 1757.djvu/286

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zen bezanbat, egin zian, besten hunialat erakharteko, eta salba erazitzeko; bena ezin gibeltü ahal ükhen zian, bestetzaz zunbait aldiz, ez jüjatü, edo mesperetxatü iz...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:22, 12 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zen bezanbat, egin zian, besten hunialat erakharteko, eta salba erazitzeko; bena ezin gibeltü ahal ükhen zian, bestetzaz zunbait aldiz, ez jüjatü, edo mesperetxatü izatia.

Hartakoz oro eitzi zütian Jinkuari, zuñentako deus ezpeita estalirik, eta bühürtü izan zen pazentzia eta ümilitatereki, gaizki mintzo, edo orano bere phensamentü bano, eta hüskorretzaz, gaizak oro nahi zütien bezala bantatzen zütienen kuntre.

Haregatik zunbait ordüz ihardetsi ükhen zizün, beldürrez flakier bere ixilik egoitiaz eskandal eman lezan.


III 36, 3. Nur zira, gizon hil behar dian batentako lotsa ükhen dezazün? Egün balin bada, bihar eztükezü ageri.

Jinkuaren ükhezü lotsa, eta eztüzü ükhenen beldürrik gizonen izierientako.

Zer photere dü zütan, elhe gaixto erraiten, edo goitzarran egiten deizünak, bere büriari haboro damü, ezi ez