<260>
ezi umilitate egiasko bat —ziozu ber Seindu horrek— anitzez baliozago dela eta anitzez segurrago, ezin ez aizez eta urguluz betherik den handiostarzun bat. Hobe duzu umil izaithia eta Jinkoaren beldurreki zerbitxatzia, ezin ez mirakulu egithia. Umilitathiaren bidia, bide laño eta lanjerrik gabeko bat duzu eta aldiz, mirakulu egiteko boteria engenagarri eta lanjeroz.
Berhezikiago minzatzeko umilitathiaren dugun beharras: hain handi duzu, nun baithio Seint Augustinek bertuthe horrek eskusa gabe behar thiela hazarazi, lagundu eta segitu gure egitate hun guziak; ezi urgulia hetan nahazten den ordutik, ezkietarik bezala eremaiten diraguzu heen mereximendu guzia, zunbat-nahi bestañez hun izanik ere. Hara zertako ere urguliaren eta banitathiaren beldurthiago izan behar dugun: ezi beste biziuak eztituzu idireiten obra gaistuetan bezik, bena urgulia idiren dieitezu obra hunetan eta hartakotz, obra hunetan hobeki urgulutik begiratu behar diizi, amorekatik laudoriuen aiherrak galarazi estezagun egiten tugun obra laudagarrien prootxia. Aiza beste biziuetarik begira githakezu, nahi badugu; señale bat bereki ekarten dizie bere burien ezagutarazitzeko; bethiere bekathieki diabiltzazu. Bena urgulia ordenarioski obra huneki nahazten