Orrialde:Lopez 1782.djvu/242

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: dien aldi oroz, eta desir hura dutener Jinkoak emaiten tizi graziak sakramentalki edo Sakramendu Seindia rezebithuz komuniatzen dutener emaitera usatzen thienak. Hel dieit...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:54, 9 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<241>

dien aldi oroz, eta desir hura dutener Jinkoak emaiten tizi graziak sakramentalki edo Sakramendu Seindia rezebithuz komuniatzen dutener emaitera usatzen thienak. Hel dieitezu ere, zunbait aldiz ispirithuz graziasko eztathian komuniatzen dienak sakramentalki ber eztathian komuniatzen dienak beno grazia aboro erezebi lezan; nahibada ere Sakramendu Seindiaren erezebitzia bere beitharik baliozago eta prootxazago den ispirithuz komuniatzia beno —zeren sakramendiak grazia emaiten baitu bere beithan dien bertuthe propi batez, ez aldiz, komunione ispiritualak—, orotarat ere, egia duzu nehork ispiritualki komuniatzeko dien desira hain handi izan daiteela eta desir hura hainbeste errespethuz eta umilitatez lagundia, nun hala ispirithuz komuniatzen dien batek, aboro grazia jardirets baitiro beste batek sakramentalki komuniathuz beno, bena disposizione hun guthiagoreki.

Komunione ispiritualak abanthailla haur orano badizi, nola ezpaita nehorez ikusia, egiten dienak banitatezko lanjerretik kanpo duzu; aldiz, Sakramendia errezebitzen diena orok ikuzten dutela errezebitzen dielakotz, banitate uken edo har zirozu. Bestalde, komunione ispiritualak Sakramendiaren errezebitziak ezthien abanthaila haur ere badizi: nehork ardurago berri zirozu; Sakramendia azthian behin, sordetxena