Orrialde:Lopez 1782.djvu/240

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: pharthiari diagozu, zoin Paterretik Mezaren akabanzarañokua baita. Apezak hirurgerren pharthe hartan komuniatzen dizi eta komuniatu onduan erraiten thien orazioniak oro,...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:46, 9 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<239>

pharthiari diagozu, zoin Paterretik Mezaren akabanzarañokua baita. Apezak hirurgerren pharthe hartan komuniatzen dizi eta komuniatu onduan erraiten thien orazioniak oro, erezebitu dien hungi ezin estima daitenaz Jinkoaren erremezthiatzeko tuzu. Meza inzuliarrek ordian egin behar dutena duzu Apezaren segitzia ahal bezanbat. Egia duzu Mezakal edo Meza orotan realgi eztirogula komunia, bena ispirithuz gure bekathiez untsa dolu harturik beti ein ziroguzu eta hori, debozione net seindu eta net prootxoz bat duzu, Apezak Ogiaren eta Anuaren idurien pian realgi komuniatzen dienian ispiritualki komuniatzia.

Komunione ispirituala diagozu, Sakramendu Adoragarri haren erezebitzeko gutitzia edo desir bero baten ukeithian, Jopen —Jesu-Kristori dauden— erran hoen arabera: ene etxeko jendek, erran nahi baita, Jinkoaren beldurra duten egiazko giristiñuek, erran dizie: nork emanen deragu haren haragitik gure asetzeko? Ezi hala nola nehor untsa gose denian begiez ikuzten thien jatekuak iresten baititu, orobat ispirithiaren begiez Zeluko hazkurru horrek jan behar dizi. Apezak ahua idekiten dienian Jesu-Kristoren Gorpitzaren erezebitzeko, denbora berian fidelen arimen begiek edo ahuek idoki behar dizie Jinkoasko Mana horren erezebitzeko