<233>
Jinkoaganat bihotzen altxatzera eta hari eskerren emaitera, zeren Zeluti lurrera jeutsi den, Inkarnazioneko Misteriua konplitu edo gure haragiaz bestitu, bere heriuaz gure arerosteko, eta glorifikatzen eta laudatzen dizi hitz hotzaz: Seindu, Seindu, Seindu, Armaden jauna eta Jinkoa, zoin hitz —Isaiaren eta Joandene Joaneren erranen araura— Seindiek beti Zelian arrapikathuz erraiten baitituzte, eta beste hitz hotzaz: dela benedikatu Jaunaren izenian jin dena, laudorio eta Gloria edo Ohore Zelurik gorenian denari, zoin baitira bozkariosko eta ohoresko hitz batzu, zoin populiak oihuz erraiten baitzithien Jesu-Kristo Jerusalemen sarthu zenian pasioniaren aitzineko egunetan.
Gero Mezako Kañoña hazten duzu, zointan Apezak Aita Eternala otoitzen baitu bere Seme bakoitzaren mereximendiez nahi dien errezebitu ofritzen derakon Sakrifiziua, Eliza guziarendako, Aita Seindiaren, Apezpikiaren eta Erregerendako. Gero otoitzen dizi, apal minzathuz, giristiño ororen eta berheziki Meza Seindia erranaraziten dutenen, eta hori deitzen dizie lehen Mementua, eta biziena. Gero ofritzen dizi Meza haren inzulia ororen, eta hara zergatik net prootxoz den Mezaren inzuthia, zeren Meza inzuten dutenek bestek beno pharte aboro baitute Jinkoaren dohaiñetan. Rupert