<229>
tizi preparazione hari daukolako hitzak botz klar eta inzun daiteen bezala, eta preparazione hori hain zuhurki manathia izan duzu, nun han egiten eta erraiten direnak oro Apezaren eta Meza inzuliarren disposatzeko baitira, Sakrifizio adoragarri haren oferitzeko gizonak ahal dukeen respektu eta debozionerik handienareki.
Hunen ihikiago egiteko jakin behar diizi Mezan badirela hirur pharthe prinzipal. Lehena mezaren hatsetik Oferendala artekua, eta hori fidelen Sakrifizio haren diñoki oferitzeko preparazione bat bezala duzu, eta hori egiten duzu Psalmetarik hartzen diren zunbait otoitza laburrez, Apezak Aldarerat igaran beno lehen erraiten dien Konfiteorraz eta gero Kirie-Eleison otoitzaren anitz aldiz erranez, zoinek Jesu-Kristo jin beno lehen ginen eztatu miserabliaren señalatziaz bestalde, erakasten ere baiteragu Jinkoari eiten tugun galdo orotan, gure esparanza haren miserikordian xoilki ezarri behar dugula. Gero Gloria in Excelsis erraiten dizie Jinkoaren glorifikatzeko haren Seme bakoitzaren Inkarnazioniaz eta eskerren emaiteko hain handi den hungi batez, eta ondotik erraiten dizie Orazionia, zoiñen hatsarrian orhitu behar dizie Apezak ezthiela erraiten otoitzen dut, bena otoi dezagun, zeren egiazki Mezan direnek