<201>
eta hareganik zerbait grazia berheziren jardiresteko gar handi bateki. Ezi Profetak segurtatzen gitizi arima gosia untsa aseko diela eta Ama Birjinak erraiten diraguzu gose zutenak huntarzunez bethe thiela. Zeluko Ogi horren gutan gose haren pizteko bidia duzu, goguan hartzia alde batetik haren dugun behar handia, beste aldetik, aldiz, gutan eiten thien hungi miragarriak. Eztiizi irakurten Jesu-Kristo mundu huntan gizonen arthian minzo zenian, nehork auherretan haren sokorria galdein diela. Emazte hamabi urthe hartan odol galziareki zen bat, medikiek ezin sendotu zutena, deuz zithienak despendiatu onduan, inzunik Jesus han igaraiten zela hurrandu zitziakozun; Jesusen arroparen hatza bezik etzielarik hunki, sendotu izan zuzun. Madalena bekatoresa ere haren huiñetara apaldu zuzun eta hala bere bekathien barkamendia uken zizin. Lepraziek, Posedithiek, Paralitikuek, Utsiek, Maingiek, Muthiek, haregana hersatzen ziren bezain fite bere gaitz orotarik sendotzen zituzun, zeren hareganik jalgitzen baitzen bertuthe gaitz ororen sendozale bat; orai ere, Jesus ordian zena duzu: borondate, botere bera dizi giza batez, nun hurrantzen bagira Jinkoasko Sakramendu hortara sendotzeko gutitzia handi bateki, han idirenen tiizi gure arimako gaitz ororen erremediuak.