Orrialde:Lopez 1782.djvu/178

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: jin zen bakoitza laudatu ziela eta besten esker gabiaz samurtu zela. Etzinetena hamar xahathiak edo sendothiak izan —erraiten dizi Jesu-Kristok—, nun dira beste bedera...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:01, 8 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<177>

jin zen bakoitza laudatu ziela eta besten esker gabiaz samurtu zela. Etzinetena hamar xahathiak edo sendothiak izan —erraiten dizi Jesu-Kristok—, nun dira beste bederatziak? Estea itzuli estranjer edo nunbaiko hori bezik, Jinkoari gloria errendatzera edo Jinkoaren erremesthiatzera? Ezkitela izan hek bezala eskergabe, Jinkoaren eskutik errezebitzen ditugun hungiendako, eta gehienik orano haren hungietarik handienaren, zoin baita guretako gizon egithia eta Kurutze baten gañan hiltzia. Zuhurrak ere erraiten dizi: orhit ziteste beti ziendako ihardetsi dienak egin derauzien graziaz, ezi bere arima eman du ziendako. Jesu-Kristok biziaren gostuz bermatu eta pagatu dizi ziendako. Justo duzu hain hungi handiarendako esker osoki handi bat uken eta ekar dezagun, eta deusek ere estezagun behin ere ahatzaraz.

Seint Tomasek ziozu gu beitan ezkerrak edo erremesthiamendiak hirur sendimendu ezarten dutela. Lehena dela gure bihotzian errezebitu dugun hungiak merexi dien estimiaren ukeithia, eta hungia egin deragunaren eretzerat eskerresko afekzionetan sartzia. Bigerrena huntarzun egin deragunaren mihiz erremesthiatzia eta laudatzia. Hirurgerrena hungi egiliari gure aldian hungi eta plazer egithia. Intsea giten Pasione