<174>
erraiten dien bezala maitha dezagun Jinkoa, ene haur maithiak —ziozu— ez elhez eta mihiz, bena obraz eta egiaz. Gure amorekatik mezperetxiak sofrituz, Jinkoaren Semiak erakatsi diraguzu maite ginthiela; guk ere, gure aldian haren amorekatik mezperetxiak desiratuz, eta mezperetxatu izaiteko okasionen gogotik eta plazerreki erezebituz, erakats dezakogun gure amoriua. Bere amoriua orano erakatsi diraguzu guretako bere Aita Eternalari sakrifiziotan ofrituz; guk ere guria erakats dezakogun gihauren hari oso-osua ofrituz, gure burien hari emanez, gure bihotzen osoki haren ezkietan ezarriz, amorekatik gauza guzietan gutzaz egin dezan bere borondate dibinuaren arabera. Hortan nehork ezagutzen dizi egiasko amoriua, ez aldis ahoz erraithian: Jauna, maite zitut; eta sentsu hortala esplikatzen tizie Elizako Aitek Joandene Jakobe Apostoliaren erran hok: pazenziak obrak perfeit errendatzen thiela. Ezi zoiñek ere besarkatzen baititu plazerreki phenak, umiliazioniak eta nahigabiak norbaiten amorekatik, erakasten dizi hura maite diela, haren amoriua obraskua dela eta egiaskua, holako okasione phenaskuetan direnaz geroz ageri —dioten bezala— egiasko adiskidiak.
Horra, beraz, orano Jesu-Kristoren Pasione seindiaren meditatzetik idokitera intseatu