<173>
duzu. Zakaria Profetari, Joandene Joane-Baptistaren Aitari, aldis, etziakozu aski erraithia, Jinkoak Jesu-Kristoren personan mundiari egin dien grazia jiten zaukula Jinkoaren miserikordiati, bena erraiten dizi haren miserikordiaren hertzetarik jiten dela.
Nor dauke hainbeste maitatu githiena maitatu gabe? Maitha dezagun, beraz, Jinkoa —ziozu Joandene Joanek— ezi lehenik Jinkoak maitatu gitizi. Guk ere, beras, gure aldetik maita dezagun eta haren huntarzunari eta tendreziari ihardets eta intsea giten gure amoriuaren hari erakastera, hark guri beria erakatsi deragun bezala.
Egiasko amoriuaren poroanxa segurra duzu maite dienaren amorekatik anitz sofritzia, eta Jesu-Kristok egin dizi hori guregatik, eta hara zerk erranarazi derakon Seint Anbrosiori: aboro zor dizit, beras, Jauna, zure Pasioniari, zointzaz arerosi bainuzu, ezi ez zure boteriari, zointzaz kreatu bainuzu; ezi zunbat-nahi handi izan den kreatzian egin deradazun hungia, deuz ere etzauzu gosta zure ahoko hitz bat bezik, bena ene edo gizonaren arerosthian gosta zauzu mila afrontu, mila dezohore, mila phena, azkenekotz zure odola asken xortalanokuan. Hainbeste guretako egin dienari amoriosko obrez ihardets dezagun, eta Joandene Joanek