Orrialde:Lopez 1782.djvu/148

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Aita Abilak abisu hun bat emaiten diraguzu: noiz eta ere otoitzan edo meditazionian gogua barreatzen baitzauku eta otoitzetan ezpaikira gozatzen, ziozu, Jesu-Kristoren hui...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:33, 8 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<147>

Aita Abilak abisu hun bat emaiten diraguzu: noiz eta ere otoitzan edo meditazionian gogua barreatzen baitzauku eta otoitzetan ezpaikira gozatzen, ziozu, Jesu-Kristoren huiñetan jar zite eta erran: Jauna, barreadura eta desgustu horiek ene faltaz jiten badira, hetzaz dolu eta desplazer net handi bat badizit hetarako eman dudan okasionaz, bena zure borondathia hala bada eta ene igaran bekathien eta oraiko laxokerien punimendu justo bat bada, ene bihotz oroz besarkatzen tizit eta plazereki kurutze hori zure ezkutik erezebitzen, bai eta ere ene bihotzeko idordura, gogo, barreadura, mortifikazione ispiritual horiek. Kazu horietan eginen tuzun pazenziasko eta umilitatezko aktak meditazione hunak ditukezu eta Jinkoari laketago izanen ziaskozu, ezi ez barreadurarik gabe egin nahi zinthien otoitzak.

Erraiten dizie, noiz eta ere Seint Franzez Borjiazekuari iduritzen baitzitzakon bere otoitza etziela untsa egin, egun hartan intseatzen zela beste orduz beno hobeki mortifikatzera, eta atenzione berheziago bat hartzen ziela egiten zithien gauza orotan, otoitzan egin zithien hutsen giza hartan honitzeko. Bere Konpañako Aita eta Fraide orori hala egin zezaten abis emaiten zizin, eta dudarik gabe, moien hori net huna duzu, ez