Orrialde:Maister 1757.djvu/245

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Ezi eztüzü zü üdüririk, zelian, eta lürrian egin dütüzün gaiza miragarri orotan. Ezinago hun dütüzü zure obrak, jüjamentiak egiati, eta gaizak oro zure probi...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:58, 7 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezi eztüzü zü üdüririk, zelian, eta lürrian egin dütüzün gaiza miragarri orotan.

Ezinago hun dütüzü zure obrak, jüjamentiak egiati, eta gaizak oro zure probidenziaz dütüzü gobernatü.

Biz arren zuretako laidorio eta gloria, o aitaren zühürtarzüna; laida, eta benedika zitzela ene ahuak, ene arimak, eta kreatüra orok alkharreki.


XXII. KAPITÜLIA


Jinkuaren hanitx gisatako hunki eginen orhitmentxaz.


III 22, 1. Idekazü, Jauna, ene bihotza zure legian, eta erakuts izadazü, zure manietan ebilten.

Emadazü zure boronthatiaren ezagützia, eta orhit erazi itzadazü, aphalmentü, eta ezagütze handi bateki, nuiz beste ororeki, nahasteka nuiz nihauri berheziki egin deiztadazün huntarzünak, amurekatik gero behar diren eskerrak eman ditzazüdan.

Bena bazikit, eta aithortzen dit, eztirodala, mendren mendrenaren ere, behar