Orrialde:Lopez 1782.djvu/92
<91>
SEIGERREN KAPITULIA [I/7/5]
Nola nehork egin behar thien gauzak, Jinkoari daukola xoilki heen egiteko
Lehenik. Deuz ere ez egin gizonen ahalgez edo beldurrez, ez eta ere hetzaz ikusia eta laudathia izaithiagatik; guthiago orano bere plazer, ohore edo prootxiagatik.
Bigerrenian. Oro egin xoilki Jinkoarendako eta giza hortan, hari ofrituz egitera usatuz, lehenik Jinkoari heen goizian iratzartzian ofrituz. Bigerrenian obren hatsian eta heen egithian anitz aldiz bere bihotza Jinkoaganat alxatuz, erranez, Jauna, zuretako egiten dizit gauza haur, zure gloriatako eta zuk nahi duzulakotz.
Hirurgerrenian. Bere beitan finki resolitu egun oroz hunenbestetan goiz-atsetan akto horien egitera, hazarrian guthiago eta gero beti eta hanbat aboro, bere obra guzietan Jinkoaganat bihotzen alxatzeko eta haren xoilki gauza guzien egiteko kostuma har arthian.
Laurgerrenian. Erran dugun manera hortan gauzen egitera beti intseatu, ez gizonen, bena Jinkoaren zerbitxuko gure guzien egiteko kostuma har artekan