Orrialde:Lopez 1782.djvu/88

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''BOSTGERREN KAPITULIA [I/6/5]''' ''Azken kapitulian Jinkoaren presenzian ibilteko erran dugun maneraren, eta beste Jinkoaren aitzinian ibilteko maneren arthian den lif...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:45, 6 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<87>

BOSTGERREN KAPITULIA [I/6/5]

Azken kapitulian Jinkoaren presenzian ibilteko erran dugun maneraren, eta beste Jinkoaren aitzinian ibilteko maneren arthian den liferenziez, eta esplikatu dugunak beste orotan gañan dien abanthaillez

Hobeki orano erakasteko Jinkoaren presenzian ibilteko erran manera haur zoiñen perfeit eta prootxoz den, erranen diizi zertan edo nolaz berheziki beste manerak beno hobe den. Lehen arrazoiña duzu, zeren beste manera aboruetan oro zerratzen baita endelgiaren akto sinple bathian, eta baratzen Jinkoa present dela sinheste xoillian; bena huntan, nehork aitzinetik Jinkoaren presenziaren gañan endelgusko eta fedesko aktak egin onduan, Jinkoaren amoriosko aktuen egiten finkatzen duzu, eta halaz, dudarik gabe besthiak beno perfeit eta prootxozago duzu; ezi hala nola otoitza ispiritualian ezpaita behar baratu endelgiaren aktuetan, edo otoitza suerte hartako misteriuetan egiten diren goguaketetan, bena behar baitira orano egin borandatesko aktak —zoin baitira bertuthiaren seindimendu amoratsu batzu eta