Orrialde:Lopez 1782.djvu/81

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Seindiek heer aboruetan arranguroski jarraikitzen ziren, intseatuz Jinkoaganat bihotzaren beti altxatuz haren presenzian beti egoitera. Estuzu ere Jinkoaren presenzian b...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:39, 6 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<80>

Seindiek heer aboruetan arranguroski jarraikitzen ziren, intseatuz Jinkoaganat bihotzaren beti altxatuz haren presenzian beti egoitera.

Estuzu ere Jinkoaren presenzian beti egoiteko hori beno bide hoberik, ihiagorik, prootxosoorik; dezagun hedatukiago ezplika nola egin daiteen. Cassien Authorraren arabera egin dieitezu Elizak ofiziuen hatsian erraiten thien hitz hoen medioz: ene Jauna, lagunt nezazu; ene Jinkoa, lehia zite ene sokorritzera. Beraz, arren, hasi behar dugunian zerbait nekerik, Jinkoari galdein behar diizi haren untsa egiteko grazia holako zunbait otoitza laburrez, zeren haren lagunza gabe, deuz ere ezpaitirogu haren gogara egin. Cassien Author horrek ziozu horiek miragarri direla gure seindimendu guzien erakazteko, zernahi den estatu eta okasionetan giren, hala eginez Jinkoari bere lagunza galdeiten diizi, umiliatzen gituzu eta ezagutzen gure beharra eta miseria; hareganat bihotzak altxatzen tiizi, haren sokorrian eta lagunzan gure fidainxa ezarten, eta gure faboria eta arrimia dela orhituz, gure bihotzetan haren amoriua emendatzen. Finian, zernahi ataku Demoniuak emanik ere, hitz seindu horietan idireiten tiizi ororen ireisteko eta bentzitzeko harma segurrak. Hartakotz, horiek izan behar zie guk ardura egin behar