<55>
dienian: zure azken orena atxikazu beti begien aitzinian, goizian jeikiten zirenian dudatan jar zite atsera helduko zirenez, eta atsian etzaten zirenian, etzathian etzitela fidainxatan jar biharamuna bizirik ikusiko duzula, eta giza hortan zure bizio suerthiak oro ihikiago bentzituren tuzu. Tomas a-Kanpisek gauza bera eta kazi termiño beretan erraiten dizi. Seint Antoniok bere dizipulier bertuthiaren eta perfekzioniaren bihozthoiki segiarazitzeko, ardura abertimendu bera emaiten zizin, eta dudarik gabe, hoberik eztuzu gauzen untsa egiteko. Egunkal finki goguan hartzia gure biziko azkena dela, hori ispirithian barna ezar ahal bagindeza, eta gauza eiten duguna ein onduan hil behar baikindu bezala, segurki arrangurozkiago eta perfeikiago gure obrak egin ginzakezu. Zer gortarzuneki eliro nehork komunia, uzte balu haren biziko azken obra izan behar diela, eta ordutik denbora faltatzen zakola obra hun eiteko eta mereximendu jardiresteko? Zer atenzione eta gar nehork eluke bere otoitzan, seurtathia balis haren azken otoitza dela, eta eztukeela aboro denborarik Jinkoari bere bekathien barkamendiaren galdeiteko eta haren miserikordiari hersateko? Hartakotz komunski erraiten dizie, itxasuan beno, nehun ere eztela otoitza eiten hobeki