<54>
zunbat-nahi mendekiua thipi den... Jeneralki gauza ororen errezebitzia tenore oroz, Jinkoaren ezkutik gure hobetan jinak bezala, eta hori nunti-nahi eta nolanahi jin dazkigun... Horien gañan aktuen ardura egithia, hirur grado hoen arabera, zointarik lehena baita gauza nahigabe ororen pazienki hartzia; bigerrena: heen gogotik eta deliberoz errezebithuz; hirurgerrena: plazerreki eta allegeraki besarkathuz Jinkoaren borondathia hala delakotz.
BEDERATZIGERREN KAPITULIA [I/2/5]
Moien edo bide batez gauzen untsa egiteko, zoin baita bederaka gure obra guzien egithia, egiten tugun aldikal, gure biziko azkena izan behar bailu bezala
Gure obren untsa egiteko Seindiek erakazten derauguten bidia duzu, heen ororen egithian, goguan hartzia egiten duguna azkena dela uzte bagindu bezala. Seint Bernatek, minzo delarik fraide batez, nola behar dien maneatu egiten thien obra orotan, orobat duzu giristhiño orotzaz —ziozu— ardura nork bere buriari erran behar diela: orai hil behar bahu, hori ein hezakea? Eta Seint Basilak ber abisak emaiten dirauzkiguzu, erraiten