Orrialde:Lopez 1782.djvu/26

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: luzatu baituzu, eta haren grazier ihardesthia, hargatik ere estizi joan nahi uken, sobera handi dizi zure bihotzian sartzeko desira, eta fitez ez etsitziagatik haren borta...)(r)en berrikusketa, ordua: 07:51, 5 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<25>

luzatu baituzu, eta haren grazier ihardesthia, hargatik ere estizi joan nahi uken, sobera handi dizi zure bihotzian sartzeko desira, eta fitez ez etsitziagatik haren bortan jarten duzu eta igurikiten dizi zabal dezakogun. Isaiak erraiten dizi Jauna bihotzeko bortan doola, guri miserikordia egiteko. Eta egiaz adiskide batek bere adiskide maithiaren etxen sartzia desiratzen dien beno aboro, Jinkoak desiratzen dizi gure bihotzian sartzia; guk desiratzen eta haren uken nahiz gose eta egarri dugun beno aboro guthizia dizi, bere buriaren eta bere grazien guri emaiteko. Joandenek Joanek Apokaliptsako liburian erraiten dizi: egarri denari emanen derakot kitorik biziaren iturriko huretarik; ehor, beraz, egarri bada, jin bedi enegana eta edan dezala. Jinkoak nahi dizi gartsuki desira dezagun bertuthia eta perfekzionia, amorekatik eman deraukegunian desiratzen gindiena, ikaz gindezan untsa pheretxatzen eta haren estimatzen eta begira gindezan gauza balioz edo preziatu bat bezala, ezi gutiz geihenetan, guti desirathia uken onduan guti nehork pheretxatzen edo estimatzen dizi; ere arrazoin handienetarik bat, zeren hain guti prootxatzen dugun bertuthian eta perfekzionian, duzu eztitugulakotz azki gartsuki desiratzen; egiaz erraiteko desiratzen tiizi, bena hain flakoki