Orrialde:Lopez 1782.djvu/11

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: lohi poxi bat bezik. Desideratu behar dugun egiazko zuhurtarzuna, giristhiñotarzuneko perfekzionia duzu, zoin baitago amorioz Jinkoari unitzian edo juntatzian, Joandene P...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:46, 2 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<10>

lohi poxi bat bezik. Desideratu behar dugun egiazko zuhurtarzuna, giristhiñotarzuneko perfekzionia duzu, zoin baitago amorioz Jinkoari unitzian edo juntatzian, Joandene Pauleren erran hoen arabera: oroz gañetik gomendatzen derauziet karitathia, erran nahi baita Jinkoaganako amoriua, zoin baita perfekzioniaren koropilua, zointzaz Jinkoari eztekathiak edo juntathiak baikira. Halaz, giristhiñotarzuneko perfekzioniaz eta haren jardirestera ekar ahal gitzaketen gauzez hainbeste eztimu uken behar diizi, nola Salomonek erraiten baitzien ziela zuhurtziaz, eta sinhetsi, Joandene Paulek erran dien bezala: Jesu-Kristo irabaz dezagun ber, besthiak oro lohi eta hungarri direla.

Hori duzu ukeiten ahal dugun biderik hobena perfekzionera heltzeko, zeren zunbatenaz ere gure bihotzian estimu hura handiago izanen baita, hanbatenaz ere gehiago aitzinatuko gituzu Jinkoazko gauzetan eta perfekzionian; arrazoiña duzu gauzak estimatzen tugunaren arabera desiratzen baititugu. Borondathia ethorze utsu bat duzu, endelgiak ezagutharazitzen edo erakazten derazkon bezala gauzak segitzen baititu; gauzez endelgiak egiten dien estimu thipiagua edo handiagua duzu, gauza estimatzen dien hareganako gure desiren izaria; eta nola borondathiak gutan manatzen baititu gure