Orrialde:Maister 1757.djvu/178

Wikisource BIMtik
Probakontua (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: III 1, 2. Ni nüzü zure salbamentia, zure bakia, eta zure bizia. Egon zite ene khantian, eta bakia edirenen düzü. Eitz itzazü gaiza igaraiten direnak oro, eta txerka...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:49, 30 ekaina 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


III 1, 2. Ni nüzü zure salbamentia, zure bakia, eta zure bizia.

Egon zite ene khantian, eta bakia edirenen düzü. Eitz itzazü gaiza igaraiten direnak oro, eta txerka itzazü eternitatekuak.

Zer dira gaiza thenporalak oro, inganagarri baizik; eta zer hun ükheiten düzü kreatüretarik orotarik, kreazaliaz eitzia bazira?

Bilaizirik arren gaiza orotzaz, zure kreazaliaren gomendian jar zite, arima plazent eta leial bat bezala, amurekatik egiazko zelüko izatia jardiets ahal dezazün.


II. KAPITÜLIA


Othoitzen dü Jinkua, bere bihotzian mintzatzen entzün dezan.


III 2, 1. Mintza zite Jauna, zeren beha beitaüzü zure zerbütxaria. Zure zerbütxaria nüzü ni, emadazü enthelegia, jakin ditzadan amurekatik zure manü saintiak.

Plega erazi ezazü ene bihotza zure hitzetarat: biauri nitara zure elhesta,