Orrialde:Maister 1757.djvu/179

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zohart-ihitz bat bezala.

Nuizpait Israelitikuek Moisari erraten zien, mintza zakikzü zü, eta behatüren gütüzü, eztakigüla mintza Jinkua beldürrez hil gitian.

Etzütüt nik hala othoitzen, Jauna, ez hala, bena bai lehenago ümilki, eta desir handireki süplikatzen, Samuel profetareki: mintza zite, Jauna, zeren beha beitzaukü zure zerbütxaria.

Eztakidan eni mintza Moisa, edo beste zunbait profetetarik: bena zü lehenago mintza zakitzat, Jinko Jauna, profeta ororen argizalia eta inspirarzün her emailia; zeren zihaurk hurak gabe ezin hobeki jakintsützen ahal beinaizü; hek aldiz, zü gabe, ezpeitie profeitürik batere idokiren.


III 2, 2. Egiala, hitzen herotsa egiten ahal dizie: bena ez graziaren ematia.

Ederki mintzo dütüzü: bena zü ixilik zaudiano, bihotza eztitie gortzen. Leterak emaiten zitizie, bena zük zentzia erakusten: Misteriuak agertzen zitizie, bena zük segretien enthelegia idekitzen.

Maniak ezagüt erazitzen zitizie; bena zük hen konplitzeko ajütia emaiten.

Bidia erakusten dizie; bena zük hartan