hartara, nur soferitziak akabiren beitira, zunbat ere heben bethi irañen beitie.
Gogoz garaiti ekharten badüzü, zihauren karga emendatzen baizik eztüzü, eta ororen bürian egari behar düzü.
Khürütxe bat apartatzen badüzü, beste bat düdagabe edirenen düzü, eta heltübada pheziagorik.
II 12, 6. Uste düzia ezkapiren zirela, gizonek batek ere ihesirik ezin egin dian, gaizari? Izan deia saintürik mündian, khürütxe, edo thürbürarzün gaberik?
Jesü Krist gure salbazaliak, bizi zen thenporan, oren bat etzizün igaren soferitü gabe: behar zizün (ziozü berak) Jesü Kristek soferitü, eta hiletarik phiztü, eta hala zelüko glorian sarthü.
Eta zük, nula beste biderik txerkhatzen düzü, errege bide haur baizik, zuñ beita khürütxe saintiaren bidia?
II 12, 7. Jesü Kristen bizitzia oro, khürütxe, eta martirio izan düzü, eta zük zurian, phausia, eta alagrantzia txerkhatzen dütüzü.
Trunpatzen zira trunpatzen, phenen