XI. KAPITÜLIA
Jesüsen khürütxiaren maithazalen aphürtarzünaz.
II 11, 1. Jesüsek orai badü, bere erresomaren maithazale hanitx: bena bere kürtxiaren kharreizale aphür.
Badü konsolazioniaren desirazale hanitx: bena thürbürarzünaren aphür.
Hanitx mahañeko, aphür barurarentako, lagün edireiten dü.
Hanitx nahi dira, hareki alageratü; eta aphürrek haregatik zerbait soferitü.
Jesüsi hanitx jarrakiten dira ogiaren haustialadrano: eta aphür pasioneko kalitziaren edatialadrano.
Hanitxek haren mirakülliak uhuratzen dütie; eta aphür dira, haren khürütxiaren laiduari jarraikiten direnak.
Hanitxek Jesüs maite die, gaitzik heltzen etzaieno.
Hanitxek hura laidatzen, eta benedikatzen die, zunbait konsolazione hareganik ükheiten dieno.
Bena Jesüs gordatzen bazaie, edo aphür bat eizten balin badütü; edo