Eta Jinkuari huntarzün ükhen dütienak oro emaiten dütienek, eztie alkharganik gloriarik txerkhatzen: bena Jinkuaganik den gloria nahi die, eta desiratzen ere badie, Jinkua hetan, eta beste saintü orotan, gaiza ororen gañetik laidatü izan ledin, eta hartara duatza bethi.
II 10, 5. Huntarzünik arren txipienaz ükhezü ezagütze, eta merexitüren düzü handiagorik ükheitia.
Txipiena, handiena bezala har ezazü: eta xarren üdüri zaikezüna, dohaiñ preziatü bat bezala.
Emailiaren handitarzünari so egiten balin bada; harek eman gaizetarik batere ezta txipi, edo xar üdüritüren. Ezi Jinko ezinago handiak emaiten dian gaiza, ezin txipi izaten ahal da.
Phenak eta azote kolpiak eman litzagün ordian, eskerreki hartü behar güntüke: zeren guri heltzera eizten dütian, gaizak oro, gure salbamentiagatik, egiten beitütü.
Nurk ere Jinkuaren grazia begiratü nahi beitü, ükhenaz behar dü ezagützia kharreiatü, eta idokiaz ez khexatü.
Othoi beza ützül dakion, eta izan ümil, eta abisatü gal eztezan.