'VI. KAPITÜLIA
Kontzentia hun baten alagrantziaz
II 6, 1. Gizon pherestü baten gloria da, kontzentzia hun baten jakilegua.
Ükhezü kontzentzia hun bat, eta ükhenen düzü bethi alagrantzia.
Kontzenzia hun batek hanitx gaiza soferi diro, eta gaitzen artian bethi alagera da.
Kontzentzia gaixtua, bethi lotsaz eta arranküraz betherik dago.
Deus ezpadüzü sendi untsa eztenik zure bihotzian, zaude phausü ezti batetan.
Etzitiala zure hunki eginez baizik alagera.
Gaixtuek eztie jagoiti egiazko alagrantziarik, eta bihotzeko bakia eztakie zer den; zeren gaixtuek ezpeitie bakerik dio salbazaliak.
Eta erraiten balin badie: bakian gira, eztira gütara jinen gaitzak, eta nur bentüratüren da, guri damürik egitera? Eztitzazüla sinhets: zeren Jinkuaren kolera bat-batetan jaikiren beita, eta hen egitatiak ezdeusetara