dian gaizak, desplazer egiten beiteio.
Zerbait hunik balin badüzü, bestek badiela hobiagorik sinhets ezazü, amurekatik ümilitatia begira dezazün.
Damürik eztüzü ükhenen beste ororen pian zure büriaren ezartez: bena jar bazinte bakhoitz baten ere gañetik, galtze handi bat egin ziniro.
Arima ümil bat gozatzen da bake iraipus batez: bena ürgüllütsiaren bihotzian ardüra daude jeloskeria eta kolera.
VIII. KAPITÜLIA
Nabastarre handiegier ihesi egitiaz.
I 8, 1. Eztezazüla zure gogua hüts nurinahi beita, bena egitzü zure egitekuak jente zühürreki, eta Jinko beldürtieki.
Bekhanki izan zite jente gazteki, eta herriz kanpokueki. Aberatsak eztizazüla lausenka, eta handien aitzinian atzitiala ager plazereki.
Ümileki eta sinpleki, deboteki eta pherestieki izan zite ardüra, eta huniala erakharten dien gaitzetzaz mintza zite.
Emazte zunbaiteki etzitiala nabasi