Orrialde:Maister 1757.djvu/43

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: indar emaiten, eta kontzentzia xahiak Jinkua beithan konfidantxa handi bat ükhen erazitzen. I 2, 3. Zunbatenaz haboro eta hobekiago beitakikezü, hanbatenaz garrazkiago...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:28, 31 maiatza 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


indar emaiten, eta kontzentzia xahiak Jinkua beithan konfidantxa handi bat ükhen erazitzen.


I 2, 3. Zunbatenaz haboro eta hobekiago beitakikezü, hanbatenaz garrazkiago jüjatü izanen zira, saintükiago bizitzen ezpazira.

Etzitiala arren handius izan jakitez, batez ere: bena lotsa ükhen ezazü lehenago eman izan zaizün ezagütziaz.

Üdüri bazaizü hanitx badakizüla, eta aski enthelegü huna düzüla: halarik ere jakin ezazü hanitxez haboro direla zük eztakizünak.

Eztezazüla handiarena egin, bena aithor ezazü lehenago zure jakingabia. Zeren nahi düzü zure büria beste bat beno haboruago etxeki, denen gañen zü beno jakitusagorik hanitx, eta zük beno hobeki legia enthelegatzen dienik?

Nahi badüzü abantalluski zerbait jakin, eta ikhasi: maite ükhezü ez ezagütü izatia, eta zützaz ez pheretxürik egitia.


I 2, 4. Bere büriaren untsa ezagützia, eta mesperetxatzia da, jakiterik baliusena, eta gorena.

Bere büriaren aphür etxekitia, eta