gabe bere desirkuntiaren konplitzera.
Azkenekoz hargatik lotsa hura garhaitürik, atrebitü izan da üskarazko librü gaxoñu hunen argiala ager erazitzera, ustez ezi (nula hatsarre bati beitaude gaizak oro), hartarik landa izanen den nurbait, harek hüts egin lütükianak xüxentüren, eta hobekiago haren lehen iseia ezariren dianik, edo beste zunbait argitarzün zuri, ene irakurzale maitia, emaitera ekharri izanen denik. Nitzaz dena bezanbat, Jinkuak baletsa, enian ükhen beste deseñik batere, haren gloria handiaren txerkatzia, eta zure salbamentiari bide segür baten erakustia baizik, amurio propi traidore gaxto harek pharterik batere gabe, zuñ, uhuñ estalgünez estalgüne nuntik zer ebatsiren dian dabilan bat bezala, gizonen bihotzetan sartzen beita, hen obra hun uste dütienen gaixtotzeko, eta ezdeusteko, eta hetarik phakü ükhen behar lükienen her gal erazitzeko.
Hura da altxatürazi zahar zuñtzaz gabetü behar dügüla apostoliak erraiten deizüna, zeren haren propitajia den bezala orhiaren hant, eta mingatz erazitzekua. Orobat, ütsü den amurio