Orrialde:Tartas 1666.djvu/136

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: kontria baita bizia, zonbat maneratako den, hantik ikhusiko dugu pribazione haur, baita herioa, nolako den. Arima da biziaren, eta operazione korporalaren, prinzipio bat....)(r)en berrikusketa, ordua: 15:14, 29 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<135>

kontria baita bizia, zonbat maneratako den, hantik ikhusiko dugu pribazione haur, baita herioa, nolako den.

Arima da biziaren, eta operazione korporalaren, prinzipio bat. Anima est principium vitae, & operationis corporalis.

Grazia da biziaren, eta operazione espiritualaren, eta meritorioaren hatsarria, eta prinzipioa, Gratia est principium vitae, & operationis spiritualis, & meritoria, lunen gloriae est principium vitae, sine operationis beatificae, et aeternae, Gloriaren argia da, biziaren, eta operazione beatifiko, eta eternalaren hatsarria, eta prinzipioa.

Hargati erraiten dugu, bizia hirur maneratako dela, korporala, espirituala, eta eternala: eta zeren herioa baita biziaren pribazionia, hantik ensegitzen da, hirur herio suerte direla, korporala, espirituala, eta eternala, herio korporala da arimaren gorpitzetik pribazionia, edo separazionia, herio espirituala da, graziaren arimatik pribazionia, edo separazionia, zoin egiten baita, kulpa, eta bekhatia dela kausa. Herio eternala da, gloriaren argiaren pribazionia, zointan baita konsistitzen bizitze eternala paradusia.

Hirur herio mota hauk, nahizeren aldetik konsideraturik, horrible dira, kruel, belz, izigarri, ikaragarri, prinzipalki lehena, baita korporala, bada gizona segur da etsai handi, terrible, horrible eta izigarri honen eskura erori behar diala, eztaki eguna, ez orena, eztaki noiz, eta nola, bena badaki haren kolpiari ihesirik ezin egiten diala, badaki etsai horrible haren begitarte belza, eta terriblia