Orrialde:Tartas 1666.djvu/131
<130>
haren beraren amorekatik amens dugun maita, ohora, eta adora, harganik ukhen dutugun eta esperanza dutugun dohain, grazia honki handien amorekatik, edo amens, ifernuko pena handien beldurrez berere, bertzela ingratak, eta gaixtoak izanen gira, eta orhitu faltaz Jesu-Kristen herioaz, guriaz ezkira orhituko, eta gure hilzia, izanen da hiltze gaixtoa, eta malhurosa. Mors peccatorum pessima.
Alexandre handia egun batez joan zen, Darius Persako Erregia gerlan garaiturik, haren amaren, emaztiaren eta alabaren, hirur Prinzesa eder haien ikhustera, eta bisitatzera eta konsolatzera, zeren gerlan hirurak presoner hartu baitzutian, andere haien kanberan sarthu zenian, andere haietarik gehiena hasi zen lehenik salutatzen Efestion deithatzen zen, Alexandrek zian Aitoren semerik maitenaren, ustez hura zen Alexandre: andere gaizoa, Ezaguti zianian tronpatu zela, eta bata berziagatik hartu ziala, ahalke handi batek begitartia estalirik, konfusionetan baratu zen: baina Alexandrek berehala konsolatu zian, erraiten zerolarik, Anderia, etzira tronpatu, Efestion bertze Alexandre bat da. Ephestio est alter Alexander, Efestionek balio du Alexandrek bezanbat. Prinze hark konsolatu zian andere hura heldu zaukon ustegabiaz, eta erakhustera eman Efestion zenbat maite zian, eta nola bere buria bezanbat estimatzen zian.
Baina Jesus gure jaunak erakhustera eman du bere pasionian, bere buria bezanbat, eta gehiago maite guntiala, zeren gure plaza harturik, guk meritatu gundian pena, eta tormenta, berak, gure