Orrialde:Tartas 1666.djvu/87

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: lur zela, mortal zela, orhit ladin bere herioaren lohiaz, eta munduko urguillia, eta banitatia mesperexaturik, onsa hiltzeko bidia, herioaren memoria, bere akzione ororen...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:52, 23 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<86>

lur zela, mortal zela, orhit ladin bere herioaren lohiaz, eta munduko urguillia, eta banitatia mesperexaturik, onsa hiltzeko bidia, herioaren memoria, bere akzione ororen gida, eta regla har lezan.

Neure adiskidia, bekhatiaren loak, har etzitzan edo hartu bazutu, hantik jalki zitian, zure herioaren lohiari egizu so ardura, lohi harzaz zure begier argi egizu, argi ororen argia, eta uthurria, baita Jenkoa, nahi baduzu ikhusi bertze mundian, zeluko Eresuma eternal, eder, eta handi hartan.

Eskritura saindian ikhusi dugu pasaje eder aski porogatzeko, onsa hiltzeko bidia dela herioaz orhitzia, hanbat lege zaharrian, nola graziazko legian, baina orano dugun ikhusi bidi honzaz elizako doktor saindiak nola minzatu diren bere pensamendu, eta meditazione saindietan.

San Bazilo handiak dio, eta othoi, beha zite haren abisu honari, nahi bazira onsa bizirik, onsa hil, Si quando te senseris ad aliquod prouocari peccatum, ad menten reuoca formidabile illud, nec vlli mortalium tolerabile Christi iudicium, & hoc quasi freno animum cohibe. Bekhatu egiteko boruntatia, eta intenzionia jagoiti jin badakizu, bekhatura erorteko tentazioniak sekula, ataka bazitza ezarzu zure gogoan, zure begien aitzinian representa ezazu Jesu-Kristo jaunaren jujamendu izigarria, horriblia, eta latza, eta, brida harzatz zure tentazionearen akuliak bridaturik, zure espiritua, zure arima edukazu Jenkoaren legiaren pian humil, eta kaptibo, eta zure haragia den humil, eta neskato arimaren legiaren pian.