Orrialde:Tartas 1666.djvu/82

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zeren hori? zeren arima honak, ardura, ardura bere hilziaz orhiturik, edirenen baititu Espos jaunak hiltzian, bekhatugabe, bere lanpak pizturik, grazian barnen, eta aldiz...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:44, 23 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<81>

zeren hori? zeren arima honak, ardura, ardura bere hilziaz orhiturik, edirenen baititu Espos jaunak hiltzian, bekhatugabe, bere lanpak pizturik, grazian barnen, eta aldiz arima gaxtoak, bere hilziaz, jagoiti orhitu faltaz, edirenen baititu, graziati kanpoan, bekhatiaren loan, eta lohian.

Hanbateki, neure adeskidia, jakin ezazu segurta zite estezazula dudarik har, salbatiak salbatu direla, bere herioaz, eta hilziaz ordu honez orhitu direlakoz, bost birjina zuhurren pare, eta arima damnatiak, damnatu direla, bost birjina erhoen pare, bere herioaz, eta bere hilziaz, ordu honez orhitu faltaz. Bide haur zonbat hon, eder, eta segur den, hortik juja ezazu, eta nahi bazira onsa, bizi onsa hil, eta espos jaunaren banketian plazer hartu sekulakotz, zoaza xuxen bide hontzaz herioaz orhit zite. Memorare nouissima tua, & in aeternum non peccabis.

Egun batez Español bat bere bidian zoala ediren zian hor bat borta batetan, eta horak usiki zian Española igaraitian zankotik, horaren kontre aski onsa defendiatu faltaz, bertze egun batez Españolak hor hura bera ediren zian borta hartan berian lo zantzala eta ezpata baitzian bere saihetsian, idokirik eta buluzirik bere magiñatik, eta bere furreuotik, hora hilzian, ezpata kolpu bat emanik, eta gero ikhusi zianian hora hilik, edo hilzen, erran zian horari, bere lengajian, Españolez, Inimigos tienez, é dormés, erran nahi baita gure lengajian, euskaraz, etsaiak ukhen eta lo egiten duk.

Arrazoin zian Españolak hala erraitera horari, zeren etsaiak dutianak, ezpaitu behar lo egin,