Orrialde:Tartas 1666.djvu/63

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:08, 23 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<62>

apart joan eraziteko, halakoak behar du kofesatu, itsutu dela, erhotu dela etsaia bortan, loak har badeza bada herioa oren oros inguru, inguru gure aldian dago, eta haren beldurra, eta haren memoria galdurik bekhatian barna sarturik lo egin badezagu, erhoak. elgerrak, eta galdiak eternalki izanen gira.

Eztugu zer dudarik har herioa, eta jaunaren mezia, ohoiña bezala jinen dela, laur Ebanjelistek egia eder hori eran dute, hala dio oraño Joandone Petri Apostoliak, Adueniet dies Domini sicut fur, jinen da jaunaren eguna ohoiña bezala.

Hala dio oraño Joandone Paule apostoliak, Ipsi diligenter scitis, quod dies Domini sicut fur in nocte, ita veniet. Badakizie onsa, hala nola ohoiña gauaz desorenian, ez ustian jiten baita, hala hala herioa, jaunaren mezia jinen dela.

Badaki mundiak, eta egun orozko usantzak emaiten du aditzera, komunzki ohoiñak bere jokoa jokatu nahi dianian eta bere kolpia egin, gauaz ixilik, nehork ikhusi gaberik, ebilten dela, gauaz bertzeren onak ebasten dutiala, gauaz ohoiñkeriak, eta gaxtokeriak egiten dutiala, ilhunpian jendia lo datzala, etxiak, eta haziendak arrobatzen, eta ebasten dutiala, zeren egu argian ezpaitu korajerik agertzeko, eta bere kolpu gaixtoen konplitzeko, lotzaz, eta beldurres, egu argiz bere gaxtokeria egin baleza haren falta agerturik, eta justiziak harturik, eta kondamnaturik, bere faltaren punizionetan, edo rekonpensutan presontegia, azotia, galera, edo urkabia errezebilezan bolur batek ere publiki bide handian, nahi dianian