<59>
dezagun eta konserba, herioaren oren oroz estatu onian, ene bidian, egurukiteko, eta haren kolpiaren alegeraki errezebitzeko.
Lekhu huntan berian gure jaunak abertitzen gitu egon giten presto orazionetan, State ante filium hominis, zaudezte bijilant presto prestoa ene aitziñian ni zien aitziñian nago ikhusten zutiet oro, zer hari zireten, eta zer egin nahi duzien badakit, ni zien begien aitziñian ikhuzten banunduzie bezala, zaudezte zutik gogoa eman ezazie, begirauzie galduko zuktiet ene mezia baita herioa, zien aldian da, heldu da, meziaren ondoan heldu nitz, bai jujamendu partikularrian, bai jujamendu jeneralian hilik, edo bizirik ene eskuetara eroriko zirate, eztut ordian egiñen graziarik, ez miserikordiarik, justizia handi bat eta rigoros bat eginen dut ordian, Zerua, eta lurra desegiñen ditut, eta zien Arimak, eta zien gorpitzak sutan eta odoletan ezarriko ditut, State ante filium hominis, herioaz orhiturik, ene beldurra edukazie zien bihotzetan, eta forma onian, estatu onian, grazian, bekhaturik kanpoan iguruzazie zien azken orena.
Joandone Joanes Ebanjelistak bere aldian eztu utzi ahatzera materia saindu, hau orhitu da bere rebelazione, eta bisione handietan bide saindiaz huntzaz erran dianian ederki, eta sainduki: Si non vigilaueris veniam ad te tamquam fur ezpalin bazite egon bijilant, eta iratzarririk, jinen nuzu zugana, ohoin bat bezala. Gure jaun Apostolu, eta adeskide handi honek hitz gutiz, anhitz erran du, intelligenti pauca adimendu onak hitz gutiz aski du eta Arima onak ere Arimaz denian kestione, manu