<35>
parabisua, eta gaixtoei Ifernua, Zeruaren eta Lurraren aitzinian, eta Aingeruak egonen baitira Juje haren aldian inguru, inguru tronpeta soñuz onen alde eskhuñian, eta gaiztoen alde ezkerrean berezirik ezarten, eta gisa hartan mundu bisible eta unibersal hunek, bere azken fiña, eta azken korsua ukenen baitu, horiek dira, nobisima, hitz hunez endelgatu behar diren gauzak, eta horietzaz orhit giten, dio Salomonek, bekhaturik ez egiteko, onsa bizitzeko, eta onsa hiltzeko. Memorare nouissima tua, & in æternum non peccabis. Orhit zite hiltziaz, eta jagoiti eztuzu eginen bekhaturik.
Gauza segura da, eta dudagabia, gizonak, eta emaztiak gogoan ardura eduki badeza, bere Arimaren, eta gorpitzaren separazionia, mundu hunen azken fiña, eta akhabantza, Jenkoaren aitzinean Arimaz egiñen den jujamendu partikularra gorputzaz, eta Arimaz azken judizionian izanen den jujamendu jenerala, Ifernuko pena eternalak, Parabisuko plazerak, eta deliziak, eta mundu hunen galtzia, eta desegitia, jagoitik, ez batak, ez bertziak, eliroite Jenkoa ofensa, ez bekhaturik egin.
Hanbateki bekhatoria salbazionezko egitekoan, nahi bazira behatu Salomoni, hiltziaz orhit zite, eta onsa hiltzeko bide hoberik, jagoiti eztirozu ediren.
Nahi dianak fruktu onik jan eta gozatu, heldu denian zuhaintzian den lekurat, lurrian zuhaintz haren pian diren frutietarik, eztu hartzen, ez jaten zuhur bada zeren komunski lurrian diren frutu onak, gaixtoak baitira, eta hirotiak, eta ez batere naturalak, baiña sogiten du goiti, eta zuhaintz