Orrialde:Tartas 1666.djvu/32

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: bezalakoak bekhatian josirik eta obstinaturik egoiten gireño, obstinazione haren respektus, deabru, eta demonio girela hargatik gure jaunak, zuri eta niri eta gu bezalako...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:26, 21 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<31>

bezalakoak bekhatian josirik eta obstinaturik egoiten gireño, obstinazione haren respektus, deabru, eta demonio girela hargatik gure jaunak, zuri eta niri eta gu bezalako demonio harritu gogorri oihu, eta heiagora egiten zian. Ierusalem, Ierusalem, quoties volui congregare, & sicut gallina congregat suos pullos, & noluisti?

Jerusalem, Jerusalem, egin ahala zenbait aldiz egin dut zure biltzeko, eta enuzu entzuen etziñen nahi jin, oilloak bere umeak eta xixak edo xitoak, hegaletara bezala, nik ere zu nigana bildu nahi zintudan, bena ene deiari eta ene bozari gorrarena egin duzu, gure jauna berak erraiten zian judu gaixtoei, eta haien personan guri orori, Vos spiritus sancto semper resistitis, harritu gogorrak Espiritu Saindiari gerla, eta resistenzia bethiere egiten duzie.

Hanbateki bekhatian harriturik perseberatzen duguño demonio gira, deabru gira.

Hartan gireño demonioak baiña gaixtoago gira, sordeix gira, sathanek nola bere donuetarik ezpaitu deusere galdu Jenkoaren grazia baizik badu fede eta sinhesten du badela jenko bat, eta oraño badu ere Jenkoaren beldurra, haren izenaren aiphatziaz, eta entzutiaz lekhu orotan lotsatzen da eta ikharatzen, hala dio Apostolu batek, Credis quia unos est Deus, bene facis, Dæmones credunt, contremiscunt, & ingemiscunt. Sinhesten duzu badela jenko bat, onsa egiten duzu, demonioek ere badute sinheste hori, ikharatzen dira, nigar, eta zinkuri hari dira. Halatan, bekhatoria, beha zazu, deabruak badizu bi gauza fedia, eta beldurra, zuk eztuzu bat