Orrialde:Tartas 1666.djvu/22

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: handia, eta jenko justua, justu ziren bezala egizu justizia, miserikordiak estu hemen lekhurik, arima hau enia da, nork berea esta sobera, hau esta zurea, bekhatiak hau ki...)(r)en berrikusketa, ordua: 07:50, 21 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<21>

handia, eta jenko justua, justu ziren bezala egizu justizia, miserikordiak estu hemen lekhurik, arima hau enia da, nork berea esta sobera, hau esta zurea, bekhatiak hau kitatu du, baina hunek ez bekhatia urguillia hemen da, abarizia, paillardiza, adulterioa inzestoa, sakrilejia, arnegiak, hordikeriak, ohoiñkeriak, gormandizak, eta bertze bekhatiak hemen dira, horiek oro dira ene jendiak, ene soldaduak, ene semiak, ene allabak, horiek dira ene koloreak, ene libreak, halatan arima gaixoak, Jenkoa, eta haren parabisua galdurik, ifernu barnera behar du joan eta sekulakotz joaiten da.

Bertze alde fortuna handi bat eta abantaill handi bat ardiasten du gizonak, eta emastiak, noiz ere aumens hilzian bere bekhatia arnegaturik, eta hari renunziaturik, bere arima Jenkoari, doluz eta kontrizionez betherik errendatzen baitu, zeren halakoaren bekhatiak oro barkhatzen, ezestatzen, desegiten, eta hiltzen baitira, quo ad culpam, (saltem) kulparen respektus berere, zonbat ere quo ad pœnam, penaren respektus batzuetan ezpaita barkatzen, eta pana hark, edo mundu huntan, edo purgatorioan behar baitu konplitu, eta satisfatu, barkhamendu edo justifikazione admirable hori egiten da bekhatiaz bekhatoriari, eta bekhatoresari elizan Jesukristok ordenatu dutian sakramendien moienez partikularki penitenziazko sakramendiaren bertutez, zeiñek siñifikatzen baitu, konteritzen, operatzen eta emaiten, grazia justifikanta, arimari, hiltzen, eta kasatzen bekhatia, handik, obicem non ponentibus sacramenta noua legis, ex diuina institutione conferunt gratiam ex opere operato, erraiten dian bezala,