Orrialde:Tartas 1666.djvu/15

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<14>

pensamendiaren mundu guzier explikatzeko, eta ene intenzione hunaren euskalduner, partikularki Zuberuako herrian ene adeskider, endelgaraziteko, zonbat handi den ene desirkundia, eta borondatia, ororen hilze honaren, eta haren onduan, ororen salbamendiaren ikusteko.

Lehen gidamendia, eta lehen eskola emanen dute bide hontan, paganoek, antikitatian bizi izan diren, jende prestuek.

Segonta emanen du eskritura saindiak, hanbat lege zaharrian, nula berrian, irakurtzen diren pasaje sakratiek.

Herena emanen dute, doktor saindiek alegatzen dutien authoritate saindiek. Laurgarrena emanen du arrazoiñak, hortik, hebetik, pundu hontara, justoki eta apropos hedatzen, eta juntatzen ahal denak.

Ene adeskidia, bekhatoria, etzitiala othoi ofensa, eztezazula othoi, alde gaitzera har, eneganik eta ene lumaganik ezpalin baduzu erezebitzen balakurik, edo lausenkurik, laur pundu hoiek akaba artian, eztirozu entzun bertze, izenik, bekhatoria, eta adeskidia, baizi, egin ezazu posible bada zure profeitia libru hontan ikusiren, edo entzunen duzun konseillu hunez. sarzite bide hontan lehen, beno lehen, eta zure urhatsetan etzitiala enuia, bidiaren bazterra, azken termañia, eta xedia ikus artian. Philippus, Mazedoniako errege handi hark, egun batez biktoria handi bat irabazi zian, athenasako hiriaren kontre, zoin baitzen greziako eresumaren