Orrialde:Tartas 1666.djvu/14

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gidatuko zitu xuxen, eta segurki paradusiaren erdiala, bidia da xuxen, segur, hun, aski aisa, eta ez hanbat gaitz eta ez hanbat khexu ere jarraiki zite, eta segi ezazu ene...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:45, 20 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<13>

gidatuko zitu xuxen, eta segurki paradusiaren erdiala, bidia da xuxen, segur, hun, aski aisa, eta ez hanbat gaitz eta ez hanbat khexu ere jarraiki zite, eta segi ezazu ene lumaren herexa, eta hatza, zoaza aitzina, alde baterat, ez bertzerat, ezker, ez eskin makurthu gabe, eta edirenen duzu bide haren burian hilze hon bat, eta haren onduan Jenko bat zure aiduru koroa bat eskian, zure rekonpensatzeko promez emaiten drauzut aingurien eta gizonen aitzinian, Jenkoaren parthez, eta ene ohoriaren gaiñian ene errana egia frogatuko duzula, eta ezpada hala, errazu mundu orori, afrontur bat nizala giza gaixto bat nizala, aphez gaixto bat nizala eta ene libruto honek, eta nik merexi dugula su handi batetan bizirik erra gitian.

Sobera egon enadin zuri erran gabe, zer den ene bidia, ene sekretu handi hori, eta ene gogoa puntu handi, eta inportant hontan, salbazionesko egitekoan, eta halaber enuia ezitian, jakin ezazu, salbatzeko bidia dela ardura hilziaz orhitzia, herioaren bere begien aitzinian eta bihotzaren erdian josirik, eta ezkiribaturik edukitia.

Salbatu nahi denak, behar du onsa hil, onsa, hil nahi denak, behar du onsa bizi, onsa bizi nahi denak, eztu behar bekhaturik egin, bekhaturik ez egitekotz ardura behar du herioaz, eta bere hilziaz orhitu.

Hilziaz orhitzia dela egiazko bidia salbatzeko, ahal bezain laburski, eta klarki nahi dut frogatu laur gisaz, eta laur moldez, eta laurak oro esperanza dut arkordu hon batetan izanen direla ene