<12>
aurherkerian, ohe hunian eztiki, eta plazenki lo eginik, pausatzian bena akisitzen da tribaillu handiz, beillaz, eskier thu eginez, eta gauaz kandelaren urrina bestiak lo danzala, hurrupatzez, dio poeta batek ederki,
Non jacet in molli veneranda scientia lecto Ipsa sed assiduo parta labore venit.
Ezta halaber hiltze honik, ezpada, bizitze honik, onsa hil nahi denak behar du onsa bizi.
Bekhatoria eta bekhatoresa zier minzo niz, neure buruari, eta mundu orori, euskaraz egin dudan liburuto hontan, eta diot bi tenpla hetzaz, endelgatzen dela gure bizia, eta gure hilzia, sartzian bizian hantik jalkitian, hilzen gira, batetik jalkitia, da, bertzian sartzia bizi girela, hilzen gira, eta hilzen girela bizi gira nolako baita gure bizia, halako da gure herioa, gaixto bada bizitzea, gaixto date herioa, hun bada bizitzea hon date herioa, eta gure jainkoaren zonbait mirakuillu handiz kanpoan, gaixki bizitzen denak jainkoaren eta eliza saindiaren manu saindien kontre, halakoak, eta halakoek, behar dute fingaitz egin, peritu, eta damnatu, hala nola Jainkoaren, eta haren eliza saindiaren maniak begiraturik hilzen denak, eta hiltzen direnek behar baitute fin hun egin, jainkoa ikusi, eta haren gloria eternalian salbatu, erran dian bezala, san Augustinek, vix potest bene mori qui male vixerit, & vix potest male mori qui bene vixerit. Nekez onsa hilzen ahal da, gaixki bizi izan dena, eta nekez gaixki hilzen da onsa bizi izan dena.
Ene adiskidia salbatu nahi bazira, othoi beha zakizat, ezarriko zitut bide hon batean eta bide hark