<3>
hona du egundanoz geroz, ezta oraino hil Tristan de Moneing, Guienako Gobernadore, eta Lotenent Jeneral handi haren memoria, istorian ageridira, hark resumari rendatu zutian zerbutzu handiak, Henri izen hartako bigarrenaren denboran, istoria minzo denian gobernadore handi, harzatz, dio, Tristan de Moneins, sage et vaillant Chevalier, ezta izan jagoiti nehor ere hanbat regretatu, eta deithoratu Franzian, nola jaun handi hura, erregek enzunik haren hilziaren berri tristia, igorri zian berehala, Anna de Montmorency Franziako Konestablia, eta Duc d’Aumale, bata lu idorrez, berzia itsasoz Bordelera, hogei mila gizoneki, eta han mendekatu, punitu gobernadore handi haren hilzia hanbat rigoroski, non ezpaita moienik letra hontan ezar ahal dezadan punizione justo haren handitasuna. Nahi dianak irakurtu historia, edirenen du arresta haren hilzalen kontre emana, eta ikusiko du jaun handi haren balioa, meritia, eta erregek, haren hilziaz hartu zian regreta, eta desplazera.
Ezta hil oraino Valentin de Domesaing, de Moneins, jaun handi, Kapitain zuhur, korajos haren memoria akzione ederrik, eta saindurik egin du hark ere, Charles Franziako errege izen hartako bederatzugarrenaren pian, eliza saindiaren, bere resumaren bere erregiaren, bere herriaren alde eta faboretan, eresiaren, eta hugenauten kontre.
Geroz eta lehen izan da zure familian personaje handirik, Franzian, Italietan, Biarnoan, euskal herrian, Moneineko izena gora eraman dianik. Historia irakurtu nahi dianak, edirenen du gehiago