Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/332

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Heldu zara eneganik saindutasunaren ardiestera, zure buruaren enekin bat egitera, grazia berri baten hartzera, eta berrirozki oneratzeko gogoaren pistera. Ezteza...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:24, 15 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Heldu zara eneganik saindutasunaren ardiestera, zure buruaren enekin bat egitera, grazia berri baten hartzera, eta berrirozki oneratzeko gogoaren pistera.

Eztezazula hunelako grazia mespreza; aitzitik prepara zazu zure bihotza artha ahal guziaz, eta erakarzu zure maitea zure baitara.

4. Ordea etzara errezibitu baino lehen xoilki debozionean jarri behar, bainan hartan egon behar duzu errezibitu ondoan ere.

Ezta guardia gutiago eman behar gerokotz, lehen ongi preparatzeko behar zen baino.

Ezen errezibitu ondoko guardia ona da preparazionerik hoberena grazia handiago baten berriz ardiesteko.

Zeren hagitz barraiatzen da nihor berehala isurtzenegi bada kanpoko konsolazionetara.

Begira zaite hitz sobera egitetik, zaude ixilean eta goza zaite zure Jainkoaz.

Berdin zure baitan duzu mundu guziak ezin edeki edo eraman diazakezuna.

Horrelakoa ni naiz, non zaren guzia eman behar baitzaizkit, hala non etzaitezin geiago bizi zure baitan, baina bai ene baitan deusez ere grinatu edo axolatu gabe.