Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/327

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Zu zaitut lekuko, ene Jainkoa, eztela nihor ere konsola eta sosega nazakeien gauzarik zu baizen, o sekulakotz miratzera, desiratzen dudan Jainkoa: hori ordea ezin dai...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:20, 15 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zu zaitut lekuko, ene Jainkoa, eztela nihor ere konsola eta sosega nazakeien gauzarik zu baizen, o sekulakotz miratzera, desiratzen dudan Jainkoa: hori ordea ezin daiteke gorputz hilkor hunetan nabillano.

Halakotz pazienzia handitan, eta zure borondate sainduaren azpian jarri behar naiz ene desir guzietan.

Ezen, Jauna, zeruetako erresuman zurekin orai bozten diren sainduek ere, bizi zirenean fede eta pazienzia handirekin begira zeudezin noiz etorriko zen zure loria.

Hek zinetsi dutena, nik zinesten dut, hek izan duten esperantza nik badut, eta fidanza ere bai hek ardietsi duten lekura nik zure graziarekin batean ardietsiko dudala.

Bizkitartean ibilliko naiz fedeak argiturik, eta sainduen exenpluz bihozturik.

Baditut oraino liburu sainduak konsolazionetzat eta bizitzeko mirailtzat eta guzien gainetik badut zure gorputz sakratua erremedio eta ihesleku beregainekotzat.

4. Zeren ezagutzen dut bi gauzaz premia handi dudala mundu hunetan, eta hek gabe ondikozko bizitze hau ezin neramakeiela.

Gorputzeko presondegiak nadukaino aitortzen dut behar dudala jatekoa eta argia.

Niri bada eri hori eman derautazu zure gorputz sakratua ene arimaren eta