Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/322

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: itsusiak eta higointzekoak baitire: aitzitik burutara bihurtu eta aurtiki behar zaizko pisten dituen fuinerakeriak. Dohakabe hura mesprezatzekoa da eta trufatzekoa: a...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:14, 15 apirila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


itsusiak eta higointzekoak baitire: aitzitik burutara bihurtu eta aurtiki behar zaizko pisten dituen fuinerakeriak.

Dohakabe hura mesprezatzekoa da eta trufatzekoa: alxatzen dituen bueltak eta eragintzakgatik ezta nihoiz ere gelditu behar gure Jesus maitearen gorputz preziosaren hartzetik.

3. Hainitzetan ere debozionerik izaiteko artha soberak, eta grina dudagarri jakin batek nola konfesatu behar den trabu emaiten dute.

Egizu zuhurren konseilluaren arabera, eta egoitzazu dudakeria eta narrio guzia, zeren Jainkoaren grazia trabatzen du, eta bihotzeko debozionea ithotzen.

Etzaitezila gibela komunione sakratutik edozein tribulamendu, edo atsekabe aphurgatik: aitzitik zoaz ahalik lasterrena konfesatzera, eta bertzei barka diezezu gogotik.

Baina zuk nihor ofensatu baduzu, eska zaite humilki barkazino, eta Jainkoak ere gogotik barkatuko derautzu.

4. Zer probetxu duzu berant konfesatzeaz, eta komunione sainduaren gibelatzeaz?

Garbi zaite lehen bai lehen, laster etxa zazu pozoina, lehia zaite erremedioaren hartzera, eta hobeki kausituko zare, denbora handiz luza bazeneza baino.

Egun gelditzen bazare aitzakia batengatik, bihar naski estakuru handiago bat etorriko zaitzu, eta horrela egonez