Hamargarren kapitulua
Eztela errazki gibelatu behar errezibitzetik.
Jesus maitearen hitzak
1. Maiz eta laster bihurtu behar zare graziaren eta jainkozko miserikordiaren ithurburura, ontasun eta bihotz berotasun guziko ithurrira, zure pasione eta bizio guzietarik senda ahal zaitezken, eta deabruaren tentazione eta enganio guzien kontra bortitzago eta erneago egin zaitezingatik.
Etsaia, jakinik probetxu eta erremedio guziz handia dagoela sakramendu sainduan, manera eta okasione ahal guziz enseiatzen da fidelen eta jainkotiarren gibelatzera eta trabatzera haren errezibitzetik.
2. Ezen batzuk jarten direnean bere bihotzaren preparatzen komunione sakratuaren hartzera, orduan Satanen akometamendu gaitzenak pairatzen tuzte.
Espiritu gaixto hura (Joben liburuan datzan bezala) sartzen da Jainkoaren umeen artean, hekin nahasteko bere gaixtakeria usatuaz.
Hek egiten tu beldurtiegi eta dudatsu, hekin afekzione saindua gutitu, edo duten zinestea gal arazi nahi bere gerlatiaz; ea aldiz edo moldez osoki utziko dutenz komunione saindua, edo ea epeldurik hurbilduko zaizkonz.
Ordea eztu nihork ansiarik behar haren artezia edo gogoetagarri guziez, zenbat ere