orobat eman diazakedazun guzia eztuket on, zu zeroni emaiten ezpazaizkit.
Zaren guzia ofrezi eta eman zakizkit Jainkoagatik, eta zure ofrenda izanen da ene gogarakoa.
Huna, ni naizen guzia ofrendatu natzaio ene aitari, eman derautzut ere ene gorputza janharitzat, eta ene odola edaritzat, arren ni guzia naizen zure, eta zu guzia geldi zaitezin neure.
Ordea zure baitan egoiten bazara, eta zure burua gogotik ekartzen ezpaduzu ene borondatera, ofrenda ezta bethea izanen, eta gure artean ezta batasun osorik eginen.
Beraz deusik dagizun baino lehen, aitzinetik behar duzu zure burua borondate osoz Jainkoaren eskuetan ezarri, nahi baduzu libertaterik eta graziarik ardietsi.
Ezen hargatik hain gutiak argitzen dira, eta bere baitan libro egiten, zeren bere burua ezin osoki utz dezaketen.
Nik eman sentenzia tink eta fermu dago: baldin nihork uko egiten ezpaderaue bere dituen gauza guziei, hura ezin daiteke ene diszipulu.
Bada nahi baduzu ene diszipuluetarik bat jarri, ofrenda zakizkit zeroni zure afekzione guziekin.