hurbilduko baitzait barkamenduaren eta graziaren ardiesteko, bizi naiz dio Jaunek, nola ezpaitut nahi bekatorea hil dadin, aitzitik nahiago baitut bihur dadin eregana, eta bizi dadin, enaiz geiago orhoituko haren bekatuez, baina guziak barkaturen zaizko.
Zortzigarren kapitulua
Nola gure Salbatzailleak bere burua ofrendatu duen gurutzean, eta nola behar garen jarri haren borondatearen azpian.
Jesusen hitzak
1. Nola neroni, eskuak gurutzean hedaturik eta gorputza billusgorriturik, borondate onez zure bekatuakgatik ofrendatu bainatzaio ene aitari, hala non ezpaita deus ere ene baitan azkendu eman eztudanik sakrifiziotzat haren baketzeko: molde berean zu ere egun oroz borondatezki ofrendatu behar zaizkit meza sainduan zure bihotzeko ahal eta afekzione ofrenda garbitzat eta saindutzat.
Zer nahiago dut zureganik, ene borondatearen azpian osoki jartera enseia zaitezin baino?
Zer ere emaiten baiterautazu, zeroni emaiten ezpazaizkit, eztadukat deus; zeren enabilla zure emaitzaren, baina bai zu zerorren bilha.
2. Ezen, nola gauza guziak izanagatik, ezpaitzenduke aski, ni neroni ezpanauzu;