Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/274

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: diteken egia eta mugarri gabeko bizia. Ni naiz bide xuxenena, guzien gaineko egia, egiazko bizia, bizi doatsua hasten gabeko bizia. Ene bidea bazaude, ezagutuko...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:22, 31 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


diteken egia eta mugarri gabeko bizia.

Ni naiz bide xuxenena, guzien gaineko egia, egiazko bizia, bizi doatsua hasten gabeko bizia.

Ene bidea bazaude, ezagutuko duzu egia, eta egiak libratuko zaitu, eta sekulako bizia ardietsiko duzu.

2. Nahi baduzu bizian sartu, begira tzatzu ene manamenduak.

Nahi baduzu egia ezagutu, zinets nazazu.

Nahi baduzu ene diszipulua jarri, uko egiozu zure buruari.

Nahi bazaizko bizitze doatsuari jabetu, mespreza zazu presenteko bizia.

Nahi baduzu zeruan gradu handirik, humil zaite munduan.

Nahi baduzu enekin errege jarri, jasan ezazu gurutzea enekin.

Ezen gurutzearen serbitzariek xoilki kausitzen dute doatsutasunaren eta egiazko argiaren bidea.

3. Ene Jesus Jauna, zeren zure bizia hersia baita eta munduak mesprezatua, indazu grazia zuri jarraiki nakizun mundua mesprezaturik.